SANFERMINAK GAINBEHERAN

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-07-11 12:42

Berriz ere sanferminetan gaude. Hogeita lau orduko festa erraldoia astebetean zehar. Denetik egiteko aukera omen dago euskal jai hauetan, baina, ezerengatik ezagunak badira sanferminak, zalantzarik gabe, entzierroengatik da. Gainerako ikuskizunak, egia esanda, beste jai batzuetan ere badauzkagu eta. Bada, egunotan entzierroak ikusten nabil. Telebistan, jakina, urteek jada ez baitidate parrandarako gogo handirik uzten, ez behintzat horrelako parrandetarako. Eta, entzierrook ikustean, gauza batek tristetu nau gehien: sanferminen gainbeherak. Alderdi askotan suma daiteke gainbehera hori. ...