Azken aldian Euskal Encounter bezalako topagune digital ugari antolatzen dira, teknologia berriek geroz eta garrantzi handiagoa baitute gure herrian ere. Aurten hirugarren aldiz ospatu da Gipuzkoa Encounter Tolosan, maiatzaren 1etik 3ra. Topagunean informatika eta teknologia berrien kontzentrazio izugarria antolatu zen, informatika eta videojoko zaleen gustura.700 pertsona eta 400 ordenagailu bildu ziren Tolosako Usabal kiroldegian. Ordenagailuak konektatzeko 1000Mb/s sare konexioa izan zuten Euskaltelen laguntzarekin eta ordenagailuen arteko konexioak 20Gb-koak ziren. Kontzentrazio teknolo...