Gipuzkoa Encounter 2009
Azken aldian Euskal Encounter bezalako topagune digital ugari antolatzen dira, teknologia berriek geroz eta garrantzi handiagoa baitute gure herrian ere. Aurten hirugarren aldiz ospatu da Gipuzkoa Encounter Tolosan, maiatzaren 1etik 3ra. Topagunean informatika eta teknologia berrien kontzentrazio izugarria antolatu zen, informatika eta videojoko zaleen gustura.
700 pertsona eta 400 ordenagailu bildu ziren Tolosako Usabal kiroldegian. Ordenagailuak konektatzeko 1000Mb/s sare konexioa izan zuten Euskaltelen laguntzarekin eta ordenagailuen arteko konexioak 20Gb-koak ziren. Kontzentrazio teknologiko hau hiru egunetakoa izan zen eta 2.500 m²ko espazioa izan zuten bertaratuentzat, lo egiteko lekua ere kiroldegian bertan baitzeukaten.
Bideojoko eta hacker lehiaketak eta arte digitalak izan ziren egin ziren ekintzetako batzuk, bertaratuen arteko informazio eta material trukeaz aparte. Gainera 10.000€ inguru banatu ziren lehiaketetako irabazleen artean.
Ordenagailu, kontsola edo grafiko tailerrak antolatu ziren besteak beste, baita teknologikoak ez diren beste jokoak ere, halanola zaku lasterketa, poker partidak, CD jaurtiketa, maskota lehiaketak etab. Instalazioak guztiz bete zirenez, kalean pantailak jarri zituzten kiroldegi barruan gertatzen zena ikusteko. Barrukoekin konektaturiko kontsolak ere jarri zituzten.
Hurrengo teknologia topaketa Euskal Encounter izango da eta uztailaren 23tik 26ra ospatuko da Barakaldoko BECen. Estatuan dagoen kontzentrazio informatiko eta teknologiko handiena da eta Europako bigarrena dela ere esaten dute batzuk.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: