Kategoria: eman_o_hartu
Bart Zumaian izan naiz, aspaldiko partez ezagutzen eta maitatzen dudan herrian. Baneraman tartetxoa etorri gabe, eta, telebistaren bidez haren berri nuelarik, bertako gaztetxera hurreratu naiz, bertan zer egosten zen zertxobait usnatzera edo. Eman o hartu? Horixe galdera, eta, herriko agintarien erabaki ezinaren aurrean, urteak abandonaturik eman dituen etxea hartu dute herriko gazteek. Bertan, garbiketa sakona egin ostean, gazteentzako gune polita eratu dute, inoren kontra eta gazteen alde, gazteek behar duten bizitasunaren alde. Gogoan dut dozenatxo bat urte atzera, ...