PHEDRE

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:33

Itxaro Borda, BERRIA, 2009-05-16 Heletako Itsasoa kafe-antzokiaz eta Isturitzeko harpeetako bilgune naturalaz bestelako ausa-lekurik ez dudala erranen duzue, arrazoiekin. Euskal Kultura Erakundeak urteko euskarazko diktaketa antolatzen duen egun honetan -ortografiaren jainko bekaitzen begietan bekatu hutsean erraz aurkituko gaituzte gure hizkuntzan berean- arratsaldeko seiak aldera Corinne Lallemand adiskideak Yannis Ritsosen Phedre olerki luze biribilketaria irakurriko du Otsozelaiko ilunpean. Greziar antzerkigintzako pertsonaia distiratsuenetarik bat da Phedra, hain gogoko ditudan Ele...