Kategoria: ekolinguistika
Gaztelaniazko wikipediaren arabera, subsidiaritate printzipioa hauxe da: subsidiarietate printzipioak, bere definiziorik zabalenean, xedatzen du arazoaren objektutik hurren dagoen agintariak (arau bidezkoak, politikoak edo ekonomikoak) erabaki behar duela gai oro .Printzipio hau ere sarritan erabiltzen da soziolinguistikan, batez ere hizkuntza ekologiari lotuta. Eta hauxe da gutxi gorabehera: bertako hizkuntza batek egin dezakeen oro, ez luke egin behar hizkuntza globalago batek.Printzipio honek indar eta ibilbide oparoa izan dezakeela uste dut. Hala bedi!
Aspaldiko partez (orain dela bi urte, zaharrak gara gero) Mikel izeneko batek eskatu zidan hizkuntzaren ekologia zer zen azaltzeko. Nik halamoduz azaldu nion eta gaur irakurri dut artikulu bat eta berarekin gogoratu naiz. Soziolinguistika eta hizkuntzaniztasuna ekologia konplexutik abiatutako hurbilketa Albert Bastardas