Kategoria: eae_anv
EUSKAL HERRIA DUGU IRABAZTEKO!! Bihar denok Bilbora!!!
Euskal preso politikoak agurtzea delitu bilakatu eta EAE ilegalizatzeko baliatu nahi dute gainera Euskal Herrian bizi dugun defizit demokratikoa oso larria. Esan eta esan ari gara salbuespenezko egoera bizi dugula gure herrian, tamalez, egunero baititugu hori baieztatzen duten erasoak. Azkena Espainiako Auzitegi Nazionalak Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatearen aurka hartutako erabakia dugu. PSOE euskal independentismoaren aurka daraman errepresio eta eraso zerrenda honetan, beste bat gehiago. Baina, noiz arte jarraituko dugu horrela? Azken hilabete hauek argazki eta datu ezin argi...
Manifestuaren aurkezpena Sarrera: Urriaren 12an Iruñean iragarri genuen bezala, EAE-ANVk martxoan egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan parte hartuko du. Independentziaren aldeko mezua Espainiara eramateko konpromisoa hartu dugu, Euskal Herria nazioa dela adierazi eta Euskal Estatua sortzeko bidean bat egiten dugun guztion ahotsa entzunarazteko. Gaur aurkezten dugun manifestuaren bitartez, Euskal Herriaren eskubideen alde arlo ezberdinetan lanean ari diren guztiei dei egiten diegu gurekin bat egiteko, eta independentziari bai esateko. Horixe da, hain zuzen, hurrengo asteetan...
Hainbat herritako alkateak elkartu gara iritzi publikoaren aurrean salatu nahi dugulako AHTaren eraikuntzaren fase ezberdinetan Eusko Jaurlaritza eta Fomento Ministerioa erakusten ari diren jarrera. AHT-a bultzatzen ari diren arduradun politikoen ahotik sarritan entzun ditugu trenak ekarriko dizkigun abantaila eta mesede guztiak. Zoritxarrez, horretara mugatzen dira beraien azalpenetan. Ez dute inondik inora onartzen Euskal Herriko garraio azpiegitura handienaren inguruko eztabaida serio eta sakonik, non azpiegitura, garraio edo ingurumen adituek beraien iritziak kontrajartzeko auke...