AHT EZ!!
Hainbat herritako alkateak elkartu gara iritzi publikoaren aurrean salatu nahi dugulako AHTaren eraikuntzaren fase ezberdinetan Eusko Jaurlaritza eta Fomento Ministerioa erakusten ari diren jarrera.
AHT-a bultzatzen ari diren arduradun politikoen ahotik sarritan entzun ditugu trenak ekarriko dizkigun abantaila eta mesede guztiak. Zoritxarrez, horretara mugatzen dira beraien azalpenetan. Ez dute inondik inora onartzen Euskal Herriko garraio azpiegitura handienaren inguruko eztabaida serio eta sakonik, non azpiegitura, garraio edo ingurumen adituek beraien iritziak kontrajartzeko aukera izango zuten.
Gauza bera gertatzen ari da lanak hasi zirenetik:
- Udalei eta kaltetutako lurjabeei inolako informazioa eskura dezagun galerazten zaigu.
- Izapide administratiboak ahal den gehien azkartzen dituzte.
- Gurea bezalako orografia malkartsuan honelako azpiegitura bat eraikitzeak dakartzan arazo tekniko ugariak aztertzeari uko egiten diote.
Azkenengo adibidea Arrasate-Elorrio, Abadiño-Durango-Zornotza eta Zaratamoko zatietan kaltetutako herrietan aurki dezakegu. Udal hauei oraintsu jakinarazi die Fomento Ministerioak berehala irekiko dela proiektuaren gauzapenerako ondasunen okupazio beharrak zehazten dituzten txostenen aurrean alegazioak egiteko epea.
Ziur gaude ez dutela kasualitatez aukeratu sasoi hau alegazioak egiteko epea zabaltzeko, abuztuan, oporren erdi-erdian, Udaletxeak hustik daudenean, lurjabeak oporretan joan direnean eta itxita daudenean alegazioak egiteko beharrezkoak diren abokatu, inginieru, geologo eta bestelako teknikarien bulegoak.
Honela ulertzen al dute Fomento Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak kaltetuek entzunak izateko duten eskubidea? Zer deritzo honi Nuria López de Gereñu andreak?
Maltzurkeriaz jokatzen ari dira, diotenez seguru daudenak AHT-k onura besterik ez duela ekarriko eta hiritarren gehiengoa alde dutela.
Beldurra diete kaltetuek egin ditzaketen alegazio tekniko eta legalei.
Ordezkatzen ditugun herrietako milaka eta milaka herritarren izenean, Fomento Ministerioari eta Eusko Jaurlaritzari esigitzen diegu alegazioak egiteko epea luzatu dezatela, kaltetuek aukera izan dezaten AHT-aren inposaketaren aurrean defendatzeko.
Era berean, jakinarazten diegu hiritarrei udalak, ahal den neurrian, behar duten laguntza emateko prest dituztela alegazioak egiteko.
Atxondo, Gatzaga, Izurtza, Urretxu, Angiozar, Aramaio, Eskoriatza, Elorrio, Antzuola eta Arrasateko alkateak.
Arrasaten, 2007ko abuztuaren 3an
Iruzkinak
AHT EZ! 2007-10-08 14:58 #1
<p>ANTZUOLAN ETA EUSKAL HERRI OSOAN<strong> AHT</strong>-AREN AURKAKO BORROKA BIZIA! GORA HERRI ANTOLAKUNTZA! eta ea udalak ere benetako borroka pozten duen! </p>
Utzi iruzkina: