Kategoria: dorre_bikiak
Parisen gaude, 1968an. Philippe Petit, hamazortzi urteko kale-artista bat, dentistarenean baino irakurtzen ez diren aldizkari horietako bat ari da begiratzen. Orduan izaten du lehenengoz New Yorken eraikitzen ari diren dorre bikien berri. Orduantxe sortzen zaio obsesioa ere. Bera funanbulista izaki, erronka handiagorik topa dezake? Lorpen gorengorik? Alanbre bat kokatu beharko du dorre batetik bestera, alanbre horrek markatzen duen ibilbidea jarraitu, munduko eraikin altuen horiei erronka botaz. Bai, egin beharko du. Ez dago atzera bueltarik. Hagin-mina ahazten zaio. Bere gogo guztia p...