Hona hemen blog honetan bertan eta ERABILI.com webgunean nik neuk, Lander Landak, plazaratutako idazki ironikoari Osakidetzako Donostia ospitaleko euskara-batzordeak emandako erantzuna. Jarraian, neronek erantzun diot ostera ere. :::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::: 2008-09-17 /  Donostia Ospitaleko Euskara Batzordea Ausartegia, benetan, Landa jauna. Bai, ausartegia diogu, zeren Donostia Ospitalean bi egunetan ordu batzuk eman, lagun erdaldunaz beste inorekin mintzatu ez eta, hala ere, errotulurik zaharren...