Kategoria: dinamizazioa
Edo akaso zehatzago, dinamizatu hiztunak.Ni hizkuntza teknikaria naiz, hizkuntza normalizaziorako teknikaria. Galizian, aldiz, hizkuntza dinamizazioan egingo nuke lan. Han guk egiten dugun lanari hizkuntza dinamizazioa deitzen baitiote.Izena ezberdina izan arren, izana berdintsua da. Bestela, hartu Isabel Vaquerok idatzi duen Traballarmos en dinamización lingüística eskuliburua eta zuk zeuk egiaztatu.(Portzierto: oso interesgarriak dira Carballon egingo dituzten jardunaldiak, Nel Vidal-en hitzetan: É incoherente defender a lingua e ser machista)Liburua aipatu dudala … txukuna da oso. Gauza...