Dinamizatu hizkuntza
Edo akaso zehatzago, dinamizatu hiztunak.
Ni hizkuntza teknikaria naiz, hizkuntza normalizaziorako teknikaria. Galizian, aldiz, hizkuntza dinamizazioan egingo nuke lan. Han guk egiten dugun lanari hizkuntza dinamizazioa deitzen baitiote.
Izena ezberdina izan arren, izana berdintsua da. Bestela, hartu Isabel Vaquerok idatzi duen Traballarmos en dinamización lingüística eskuliburua eta zuk zeuk egiaztatu.
(Portzierto: oso interesgarriak dira Carballon egingo dituzten jardunaldiak, Nel Vidal-en hitzetan: É incoherente defender a lingua e ser machista)
Liburua
aipatu dudala … txukuna da oso. Gauza berri askorik ez badakar ere
(hizkuntza dinamizazioan lan egiten hasi behar dutenentzako gidaliburua
da), noizean behin zure lanaren oinarriak zeintzuk diren, kudeaketa
tresna nagusiak, kontzeptu orokorrak eta abar errepasatzea ondo dator.
Gainera, freskotasunez (izan ere, hango literatura grisari ez diot
oraindik nazka puntua hartu).
Iruzkinak
txerra 2012-06-11 11:49 #1
Gai honekin zelanbait lotuta, oso interesgarria da Lorea Agirreren artikulu hau: <a href="http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-06-08/040/002/euskara_ekologikoa.htm">Euskara ekologikoa</a>.<br />
txerra 2012-06-12 10:11 #2
Argian ere Onintza Iruretak egin dio tartea Carballon izango diren jardunaldiei: <a href="http://argia.com/erredakzio-mahaia/onintza-irureta/2012/06/11/matxista-zara-eta-hizkuntzaren-aldeko-militante/">Matxista zara eta hizkuntzaren aldeko militante?</a><br />
Utzi iruzkina: