Kategoria: deus_ex_machina
Joxemari Carrere Zabala ARGIA, 2012-IV-29 Bizi dugun garaia, ekonomiaren zein merkatuen berrantolamenduari dagokionez, kaltegarria izaten ari da oso kulturarentzat ere. Antzerkigintza zuzen-zuzenean ari da jasaten neoliberalismoaren neurri ekonomiko berrien erasoa. Talde asko desagertzen ari da, aktore ugari egoera ekonomiko larrian dago, egitarauen desagertzea edo murrizketa nabarmenak, egindako lanak ordaindu gabeak... Azken Nazioarteko Antzerkiaren Egunean horren salaketa egin zuen publikoki Euskal Aktoreen Batasunak. Faltan sentitu nuen, ordea, handik bi egunetara d...
Anjel Lertxundi, Berria, 2009-V-27Aditu gutxik ezagutzen ditu Alfonso Sastrek bezala antzerkigintzako arkanoak, trepetak eta baliabideak. Baliabide trepetatsuenetako bat, Deus ex macchina izenekoa: antzerki klasikoan, istorioa asko bihurritzen zenean, jainkoren bat jaitsarazten zuten, makina batetik zintzilik, zerutik eszenara, istorioaren korapiloa miragarriki askatzera. Hortik figura literarioaren izena. Alderdien legeak politikagintzaren libretoa laburtu zuenetik, ezagunak dira eszenategitik bota nahi zituzten antzezleen kolpe eszenikoak, eta halako efektu batez agertu da II-HE ere Europ...
Anjel Lertxundi (BERRIA, 2008/IX/12) Greziarren teatroan, auziren batek ez bazuen konponbiderik, garabi handi batek jainko bat ateratzen zuen eszenara, aktoreek ezin zutena jainkoak konpon zezan. Western askotan, zuri gaixoak indio guztiz krudelen hatzaparretan erortzeko zorian zeudelarik, yankien zazpigarren zalditeriaren turutak entzuten ziren estreina, tarari-tarari!, eta inork deitu ez zuen zalditeria bera agertzen zen txuri gaixoak salbatzera, bide batez indio ankerren artean sarraskiak eta bi eginez. Antzerkigileek-eta Deus ex Machina (Jainkoa makinak sortua) deitzen diogu auzi jakin ...