DEUS EX MACHINA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-10-07 20:18

Anjel Lertxundi (BERRIA, 2008/IX/12)

Greziarren teatroan, auziren batek ez bazuen konponbiderik, garabi handi batek jainko bat ateratzen zuen eszenara, aktoreek ezin zutena jainkoak konpon zezan. Western askotan, zuri gaixoak indio guztiz krudelen hatzaparretan erortzeko zorian zeudelarik, yankien zazpigarren zalditeriaren turutak entzuten ziren estreina, tarari-tarari!, eta inork deitu ez zuen zalditeria bera agertzen zen txuri gaixoak salbatzera, bide batez indio ankerren artean sarraskiak eta bi eginez. Antzerkigileek-eta Deus ex Machina (Jainkoa makinak sortua) deitzen diogu auzi jakin bati azken momentuko soluziobide faltsua emate horri.

Hogeita zazpi kilometroko partikulen azeleragailu erraldoi bat jarri dute abian Ginebran, eta, besteak beste, jainkoa deitu dioten zulo beltza ere sor omen dezake.

Ederra behar du materiaren hasieran giza makina batek jainkoa sortze horrek: zirkulua itxiko du, auziaren faltsua zurituko.


Utzi iruzkina: