lehenik eskerrak eman ane eta sugoiri ongietorriagatik, hona heldu eta literaturzaleak topatu, topa!presaka afaldu dut eta madarikatu dut pixka bat nire burua horregatik, bihar lan eguna da, zazpietan gora, zigarro bat piztu dut. calamarok ekipoan jarraitzen du. random, cuando empecé a escuchar el rockandroll desde atrás...bizitza palindromoa balitz, jaiotzea eta hiltzea gauza bera litzateke.eta erdibidean legokeenarentzat, atzera ala aurrera egin, ere gauza bera.baina nola jakin bidean non gauden?ez dago jakiterik. baina batzutan, bizi duguna jada bizitakoak garela sentitzen dugu, deja vu....


Aurreko batean, Imanol Aizpuru artista beasaindarrak Bartzelonan ireki berri duen “Hola Barcelona” expoaz aritu ginen. Mezu hartan esan nuen Imanol Euskadi Irratiko Dejavu saioan elkarrizketatu behar zutela eta aste bat itxaroten igaro ondoren, hereneguneko gauerdi inguru horretan berarekin hizketan aritu zen Susana Mujika. Asteazkenean beranduegi egin zitzaionarentzat, hementxe duzue kortea entzungai. Elurrak direla eta, elkarrizketaren erdibidean seinalea moztu zen ebaina minutu erdi bat Marconi eta bere hildakoak madarikatzen aritu eta gero berriz ere gurera itzuli ziren Imanol eta Susan...


“Hi, atzo hire blogataz aritu zituan irratian” Ze? Ze esateek ? “Bai bai atzo gauean arratia entzutzen ari nituan eta hire testu bat irakurri zien, blogaren helbidea eta dena esan ziaten T-H-E-I-N-D-E-Z-E-N-T-S”. Horixe esan zidan asteazken arratsaldean Ezkerrak azkeneko klasean agonizatzen ari nintzela eta egia zen. The Indezents ondetan hi! Tontakeri bat da baina ilusioa egin dit ze arraio. Hala ere, behin irratian esanda lastima eman zidan entzun ahal ez izatea eta bewater-ena jo nuen laguntza eske. Ordubetean kortea moztua zuen (eitb-n kooperatiban baina azpijoko gehiago dago)...


Azken iruzkinak