deja vu
lehenik eskerrak eman ane eta sugoiri ongietorriagatik, hona heldu eta literaturzaleak topatu, topa!
presaka afaldu dut eta madarikatu dut pixka bat nire burua horregatik, bihar lan eguna da, zazpietan gora, zigarro bat piztu dut. calamarok ekipoan jarraitzen du. random, cuando empecé a escuchar el rockandroll desde atrás...
bizitza palindromoa balitz, jaiotzea eta hiltzea gauza bera litzateke.
eta erdibidean legokeenarentzat, atzera ala aurrera egin, ere gauza bera.
baina nola jakin bidean non gauden?
ez dago jakiterik. baina batzutan, bizi duguna jada bizitakoak garela sentitzen dugu, deja vu. ez da matrixen aldaketa bat egin dutelako. palindromoaren erdigunea pasatu dugulako da.
ESANIK ERRUZ EGI BAT ETA BI GEZURREKIN ASE.
mua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: