Kategoria: dantzak
SAN JUAN BEZPERA: OHITURAK ETA DANTZAKSan Juan sua Europa guztian ospatzen da (udako solstizioa). Jakin nahi al duzu ohitura honi buruz zertxobait gehiago? Bideo hauetan zenbait Gipuzkoako ospakizun ezagutzeaz gain, Europako zenbait lurraldetan nola ospatzen den ere ikusi ahal izango duzu..Ea ba, festak ere kultura dira! Jose Luis Etxezarreta Garin Iaz ere informazioa zabaldu genizun: &nb...
Beste froga bat instian, orain 3. A eta Bkoak gaude. Dantzariak berberak dira, onerako eta txarrerako kar-kar... Dantza honi Txapel mix izen mestizoa ematen diote dantza-ikastaroan maistra (Aida, Maitane, Ixone, Zutoia, Gentzane) direnek, ikasgeletan ikasle direnek; dantza-ikasle dorpeak, instian irakasle. ;
Hemen gaude froga bat egiten 3. Dkoak. Ea beste bideotxo hau igotzen dugun. Dantzaldiaren beste lagin bat da.
Blog honen lehen post-etakoak Emakumearen Egunaren karietara burututako ekintzen argazki-sortak izan ziren. Arlo "teknikoan" lortzen ditugun aurrerapauso txikien froga gisa, orduan grabatutako bideotxo bat zintzilikatu dugu, Zazpi jausi dantzaren erakustaldiarekin.
Como ya os informamos, este año van a ser varios los cursos que vamos a desarrollar. De momento tenemos dos en marcha: -Curso de Euskal Dantzak: Todos los lunes a las 18.30, para asistir tan solo hace falta pasarse por Sukabi (ugarte 7 bis) -Curso de teatro: Los sabados a partir de las 17.30 empezando a partir del sabado 15 de Noviembre. Como
Astelehenero euskal dantzak ikasteko aukera duzu Sukabi Gazte Lokalean. Hurbildu gurera, dantza egin eta gozatu! Informazio gehiago eta kontaktua: sukabi@topagune.com
Gaurkoan, izerdia bota dugu eta besoak indarrik gabe geratu zaizkigu. Aurreko astearekin alderatuz, gaurkoa saio zailagoa izan ote dan gaude. Fandangoa estu hartu dugu eta gure hankek igarri dute. Pauso eta 1-2-3 artean, nahasteak nahaste, barreak gaur ere izan du lekua. Hainbeste pauso eta bueltaren artean, andre madalen bera ere mareatu dugu eta memoria freskotu nahian, aurreko asteko 7 jauziak berreskuratu ditugu.Hurrengo astean, martxoak 8, irakasleek ezin izango dute etorri; guri dagokigu astean etxean ikasten jarraitzea eta martxoaren 15ean hurrengo saioa, arratsaldeko 16:00etan udale...
Aurreko zapatuan, arratsaldeko 16:00etan, zita eginda genuen bezala alkartu ginen udaletxean. Xeber eta Alain, bi dantzari abil gure irakasle eta gu zelan halako dantzariak hankak airean. Egia esan, lehenengo saioan politxo ibili ginen eta dantzan baino gehiago barrezka egin ez ote gendun dudan gaude. Orain, datorren asteko errepasorako eta beste dantza berri bat ikasi aurretik etxean sakontzeko aukera dugu. Bideoa eskegitzeko arazoak ditugu baina ea laister (ondorengo orduetan) prest dagoen!.
7 jauziak, banakoa eta antzekoak ikasteko aukera izango dugu. Hurrengo zapatuetan, arratsaldeko 4retan udaletxean alkartuko gara. Adin guztientzako ikastaro hau, parte hartzen dogunen artean zehaztuko dugu, zenbateko luzapena, ordutegia...
Ostegun honetan, arratsaldeko zortziretan, euskal dantza ikastaroa abian izango da. Astero, euskal dantzik ezagunenak urratsez-urrats jorratuko dituzte Itziar andereñoaren esanetara. Birpasaren indarrez, jai herrikoietan euskal dantzarien partaidetza sustatuko duen ikastaroa dugu honakoa hau. Izan zaitez jai giro honen partaide, bildu talde aberasgarri honen baitan! Asterik aste dantzarien zerrenda gorantza doa, aitzitik, zu zaitugu faltan!
Gaur, hilak 23, dantza ikastaroaren inguruko asanblada burutu izan da Sukabi Gazte Lokalean . Bertan bildu direnen ebatziaren arabera, ostegunero dantza saioa izango da zortziretatik bederatzi t'erdiak bitartean (20:00-21:30). Oraindik ere euskal dantzari bilakatzeko aukera duzu, garaiz zabiltza! Ikastaroan izena eman nahi izanez gero, Sukabitik pasa zein sukabi@topagune.com emailura idatzi baino ez daukazu.
Dantzan.com berritu dute, eta gipuzkoa.dantzak.com inauguratu ere bai. Eta nik bideo hau topatu dut YouTuben, dantzari artista batena.