Soltean zailago, baina gustora
Gaurkoan, izerdia bota dugu eta besoak indarrik gabe geratu zaizkigu. Aurreko astearekin alderatuz, gaurkoa saio zailagoa izan ote dan gaude. Fandangoa estu hartu dugu eta gure hankek igarri dute. Pauso eta 1-2-3 artean, nahasteak nahaste, barreak gaur ere izan du lekua. Hainbeste pauso eta bueltaren artean, andre madalen bera ere mareatu dugu eta memoria freskotu nahian, aurreko asteko 7 jauziak berreskuratu ditugu.
Hurrengo astean, martxoak 8, irakasleek ezin izango dute etorri; guri dagokigu astean etxean ikasten jarraitzea eta martxoaren 15ean hurrengo saioa, arratsaldeko 16:00etan udaletxean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: