Kategoria: cnmc
Guaixe aldizkarian ikusi dugun bezala, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak hainbat porlandegiri zehapen espedientea zabaldu die, tartean Cementos Portland Valderrivasi (CPV). Enpresek informazioa partekatu, prezioak zehaztu edo haien artean porlanaren, zementuaren eta eratorrien merkatuaren banaketa egin ote duten ikertuko du batzordeak. 18 hilabeteko epea du instrukziorako eta Lehiaren Defentsaren Legea urratu den ebazteko. Batzordeak, espediente horren barruan irailaren 16an, 17an eta 18an enpresen eta porlanaren patronalaren egoitzetan inspekzioak egin zituzten. Como bien informa...