Sebastian Loeb, munduko rally txapeldun frantziarra, Gernikaldean dabil ekainaren 4a eta 5a bitartean. Lur gaineko tramuetan autoa puntuan jartzen saiatuko da pinu arteko errepide labankorretan.        Aldi berean, Dani Sordo asturiarra hemengo basoetan ibili da bere Citröen C4-a azkarragoa egin nahian, esekirudarekin probak eginez.