Azkena irakurri dudan liburuari buruz hitz egingo dizuet gaur. Pablo Tussetek idatziriko azkenengo liburua da hau eta bi polizien bizitza kontatzen du. Bertako gertakizunak oso biziak eta xelebreak dira, eta asko engantxatzen du. Erabiliko hizkuntza ere oso ulergarria da, eta liburu osoko gauzarik interesgarriena, bakoitzaren pentsakerak zein ondo deskribatzen dituen. Benetako pertsonak ematen dute, eta ez liburu bateko partaideak. Pablo Tusseten liburu guztietan bezala amaiera oso aldrebesa da, protagonista bat auto istripu batean hiltzen baita eta bestea eskizofrenikoa dela argitzen baita...


Azken iruzkinak