Kategoria: carver
ENTZUN ZUZENEAN: Gaur errealismo zikinaren ordezkaritzat ezaguna den Raymond Carver idazle estatubatuarraren ipuin bat dakargu. Hala ere, ipuin honetan ez dugu aurkitzen haren ezaugarri izan ohi den minimalismoa. Ipuin berezia da «Mandatua» Raymond Carverren literaturan. Bertan, Anton Txekhoven azken egunen eta heriotzaren kontaketa egiten du, narrazio maila desberdinak konbinaturik, omenaldi jostari eta xamurra eginez bere maisutzat aitortzen zuen idazle errusiarrari. Dokumentazio lanean oinarritua ei den kontakizun biografikotik abiaturik, pixkanaka lupa hur...
Aurten, idazle hilen urtea izango da ingelesdunentzat. Nabokov-en eta Hemingway-ren eleberri argitaragabeak plazaratuko dira; Carver-en Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean ipuin bildumaren jatorrizko bertsioa karrikaratuko da, Beginners izenburupean.The Observer astehondarkariak bi artikulu bikain agertu ditu, gertakari horien karietara. "The Final Test in NabokovĀ“s Untold Story" izenekoan, Nabokoven azken eleberri plazaragabearen nondik norakoaz dihardu Robert McCrum-ek. Idazle errusiar-estatubatuarraren idazteko teknikara hurreratzeko aukera bikaina da. Artikulugileak azaltzen digu n...