Pasa den astean CAFeko langileek buruturiko manifestazioa grabatzen ibili nintzen. Prentsaurrekoa grabatu ostean korrika jo nuen Telefonikako aldapan gora mila lagunetik gorako aldarrikapena leku on batetik hartzeko. Ematen ez badu ere nahiko azkarra naiz korrika eta Ganbo izeneko muinoan zai nintzen manifa noiz iritsiko. CAFeko manifestazioa from GITB on Vimeo. Halako batean, ondoko portaletik hirurogeita hamar urtetik gora edo izango zituen gizon bat atera zen: - ¿Van a arregar esta calle también? -Galdetu zidan itxaropentsu. - No, estoy esperando a los de CAF que vienen en manifestac...


Urbinako txikizio lanak aurrera dijoaztela salatzeko manifestaziora deitu du AHT Gelditu! Elkarlanak. Emailez jakinarazi den bezala, Goierriko Elkarlanean autobusa antolatu dugu eta tiketak 6€ren truke ohiko tokietan salgai izango dira: Beasainen Arranon, Ataunen Troskaetan, Itsasondon dendan, Ordizian Herrikoan, Zaldibian Joxepanen eta Lazkon Herrikoan. Irteera Beasaingo tren geltokitik arratsaldeko 16.30etan izango da.Manifaren manifestua hemen dezute.