Behingoz Bruesa Gipuzkoa Basketek igande arratsaldean jokatu zuen! Gazteak gara! Partida gehiago ez igande goizetan mesedez! Lotsa ematen zigun pankarta bere lekuan jartzea baina garagardo pare batekin konpontzen ez den gauzarik ez dago... Igande Goiz batean jokatzen den hurrenerako pankarta berria pentsatzen ari gara... Proposamenik?


Bruesa 81- Tenerife 76 Markagailuan lau puntuko aldea egon arren, uste baino garaipen zailagoa lortu du Bruesak. Garaipen honi esker, hurrengo urtean ACB ligan aritzeko txartela lortu du eta beste bi euskal talderekin batera lehiatuko da. Ezin hobeki amaitu. Lehen laurdenean indartsu irten dira kantxara gipuzkoarrak. Hopkins eta Uriz-en lanari esker, abantaila polita hartu du eta 24-17ko emaitzaz amaitu da. Bigarren laurdenean ordea, abantaila hori zapuztea lortu dute Tenerifeko jokalariek, eta atsedenaldira 44na iristea lortu dute, gauzak pil-pilean utziz. Atsedenalditik bue...