Bruesa ACB ligara itzuli da

istingorra 1456148051401 istingorra | 2008-06-02 09:31

Bruesa 81- Tenerife 76

Markagailuan lau puntuko aldea egon arren, uste baino garaipen zailagoa lortu du Bruesak. Garaipen honi esker, hurrengo urtean ACB ligan aritzeko txartela lortu du eta beste bi euskal talderekin batera lehiatuko da. Ezin hobeki amaitu.

Lehen laurdenean indartsu irten dira kantxara gipuzkoarrak. Hopkins eta Uriz-en lanari esker, abantaila polita hartu du eta 24-17ko emaitzaz amaitu da. Bigarren laurdenean ordea, abantaila hori zapuztea lortu dute Tenerifeko jokalariek, eta atsedenaldira 44na iristea lortu dute, gauzak pil-pilean utziz.

Atsedenalditik bueltan, indartsuago irten dira nonbait Kanarietako jokalariak. Joku maila bikaina erakutsi ondoren, lau puntuz goitik amaitzea lortu dute hirugarren laurdena. Baina Bruesako entrenatzailea den Pablo Laso-ren aginduak betez, azken laurdenera dena ematera irten dira donostiarra, eta markagailua iraultzea lortu dute, David Doblasen lan bikainari esker.

Kontuak kontu, datorren urtean beste bi euskal talderekin batera izango da Bruesa lehen mailan, bai Tau Ceramica Baskoniarekin eta baita Iurbentia Bilbao Basketekin ere. Zorte onena izan dezatela denek eta urte oparo eta zoriontsua eskeini diezagutela. 


Utzi iruzkina: