Kategoria: bosturte
Bosgaren urteurrena Bost urte dira gaur “euskaldunen egunkaria” itxi zutela. Guardia zibilak Andoaingo Martin Ugalde kultur parkera sartu ziren eta makina bat langile atxilotu zuten. Urriaren 16an beste operazio bat izan zen, eta beste hainbat lagun hartu zuten gatibu. Egunkaria ez ezik, parkea kudeatzen duen enpresa eta inguruko enpresa batzuk ere ukitu zituzten. Bost urte luze joan dira ordutik, baina epaiketen esperoan daude oraindik hamabi auzipetuek. Egunkaria zarratu zuenetik bosgarren urteurrena denez, eta Auzitegi Nazional espainolaren erabaki hura salatzeko; gaur, o...