EGUNKARIA: MILA ELKARTASUN KEINU

niretxokoa 1456151842756 Web2.0 ikasgaia | 2008-02-20 14:37

Bosgaren urteurrena

 

Bost urte dira gaur “euskaldunen egunkaria” itxi zutela. Guardia zibilak Andoaingo Martin Ugalde kultur parkera sartu ziren eta makina bat langile atxilotu zuten. Urriaren 16an beste operazio bat izan zen, eta beste hainbat lagun hartu zuten gatibu. Egunkaria ez ezik, parkea kudeatzen duen enpresa eta inguruko enpresa batzuk ere ukitu zituzten. Bost urte luze joan dira ordutik, baina epaiketen esperoan daude oraindik hamabi auzipetuek.

 

Egunkaria zarratu zuenetik bosgarren urteurrena denez, eta Auzitegi Nazional espainolaren erabaki hura salatzeko; gaur, otsailak 20an hainbat ekitaldi prestatu dira hiriburu eta herrietan. Elkarteratze nagusia Martin Ugalde parkean izango da 11:30ean hasita, alderdi politikoak, sindikatuak, gizarte eragileak eta herritarrak bertaratzea animatu ditu egunkariaren alde elkarteak. Euskal Herriaz kanpo baita ere, egunkariaren aldeko ekitaldiak egingo dira; aipagarriena Bartzelonan izango da Sant Jaume plazan.

“ No oblidem 5 any sense Egunkaria. No al judici” leloa aldarrikatuko dute. Euskal Herriko ekitaldiek, “ egunkaria libre” leloa izango dute.

 

Nire ustez, ekitaldietara joateko aukera izanez gero, han izan beharko ginateke egunkariari babesa ematen; uste dut, egunkariarekin gertatu denaren parekorik ez dugula Europan orain arte ikusi. Horregatik, guztiz onartezina izan zen egunkari bat euskeraz izateagatik soilik, espainiako auzitegi nazionalak, hura zarratu eta bertako langile gehienak auziperatzearen erabakia. Beraz, etrokizunean, espero dut egunkaria libre munduan bizi ahal izatea eta guztion partehartzearekin,  egunkaria berriro ere laister gure artean izatea.

 


Utzi iruzkina: