Kategoria: borrokaren
Gaur irratian 10 urterekin Leuzemia gaitza jasan zuen neska baten testigantza entzun dut. Orain, 14 urte ditu eta 2 urte luzez jasandako kimioterapiak, minak eta ahulezi garaiak iraganeko esperientzia bat bezala, besterik gabe, oroitzen ditu; bere burua indartsuago bilaka arazi diona, gauzen garrantzia baloratzen irakatsi diona, betirako mantenduko dituen lagunak ezagutzen lagundu diona eta MAITASUNAk eta IRRIBARRE batek duen indarrean sinestarazi diona.Haurrak helduak hezten ditugula argi dago, baina beraien begirada gutariko askok ikasi beharko genuke. Beraiek dira etorkizuna, baina aldi ...