Berbaizu Euskara Elkarteak Ramón y Cajalen dagoen Bordatxo Jatetxeari eman dio I. Errekaurti Saria. Deustualdean, komertzio arloan, euskarari eta euskaldun kontsumitzaileoi harrera eta zerbitzu duina ematen dioten denda edo ostalaritza negozioak saritzeko sortu dugu Errekaurti Saria (hain zuzen Deustuko baserri zahar baten izena daraman saria). Eta nor hoberik saritzeko, pintxo baten inguruan galdetzen dugunean, menuak irakurtzerakoan edo kontua eskatzerakoan nahi dugun hizkuntza aukeratzen uzten digun Bordatxo Jatetxea baino. Bakarra ez bada, bakarretarikoa delako...