Kategoria: bolalumak
Orain egun batzuk ohean nengoela, erdi-esna erdi-lo egoten garen une bitxi horretan, bolaluma hitza bola eta luma zatiez osatua zegoela ohartu nintzen. (bai, badakit, batzutan motz xamarra naiz, baina beno, orain arte pasa ez bazait zer egingo diogu ba! ;-) Oso logikoa dena, pentsatu nuen, muturrean bola bat duen luma batentzat.Ezagutuko duzuela pentsatzen dut, baina bolalumen barne mekanismoa, boladun desodoranteen berdina da. Puntako esfera da tinta ondo zabaltzeaz arduratzen dena. Eta handik gutxira, John J. Loud estatubatuarrak patentatu baina Laszló Biró hungariarrak lehenik komertzia...