Bolalumak

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-03-26 19:24
2

Orain egun batzuk ohean nengoela, erdi-esna erdi-lo egoten garen une bitxi horretan, bolaluma hitza bola eta luma zatiez osatua zegoela ohartu nintzen. (bai, badakit, batzutan motz xamarra naiz, baina beno, orain arte pasa ez bazait zer egingo diogu ba! ;-) Oso logikoa dena, pentsatu nuen, muturrean bola bat duen luma batentzat.

Ezagutuko duzuela pentsatzen dut, baina bolalumen barne mekanismoa, boladun desodoranteen berdina da. Puntako esfera da tinta ondo zabaltzeaz arduratzen dena.

Eta handik gutxira, John J. Loud estatubatuarrak patentatu baina Laszló Biró hungariarrak lehenik komertzializatu zuen asmakizun honen inguruko kondaira ezagun bat etorri zitzaidan burura. Zuek ere ezagutuko duzue ziurrenik. Kondaira honek dioenez, NASA-ko zientzialariak denbora eta diru ugari xahutu zituzten grabitaterik gabeko guneetan ongi funtzionatuko zuen bolaluma baten atzetik, zeren eta dakizuen bezala, bolaluma arruntek jada nahikoa lan izaten dituzte horizontalki idazten ere. Bitartean berriz, mitoak dioenez, errusiarrek arkatz arruntak erabiltzen zituzten. :-)

Beno, ba kontua da,  bolaluma hori existitzen dela! Komunisten aurkako beste garaipen handi bat ezbairik gabe! :-)

Irudian ikusten duzuen bezala bi gela desberdin ditu bolaluma honek, bata tintaz betea eta bestea berriz presiopeko gasez. Web orrian diotenez, bolaluma hau erabili zuten adibidez Apollo11-ko kideek ilargira iritxi zireneko hartan. Eta ez da luma honen propietate bakarra grabitaterik gabeko guneetan idazteko gai dela, dirudienez baita ur azpian, edo toki hezeetan, tenperatura altu zein baxuetan... 5$-en truke eros litezke gainera!

Baina (jo! beti berdin!:-), dirudienez aurreko istoriaren bigarren zatia gezurra da, hau da, errusiarrek ez zituzten arkatzak erabiltzen bi harrazoi nagusirengatik:

1. Arkatzak apurtzean beraien ezpal txikiek sortu ditzazketen kalteak handiak izan litezkeelako.
2. Arkatzen grafito zein egurraren inflamabilitateagatik.

Hau guztia wikipediaren arabera.

Baina (jo, berriz ere?), kontua da,
BOLALUMA ARRUNTEK ERE ESPAZIOAN, GRABITATERIK GABE, FUNTZIONATZEN DUTELA!!!!
eta ez hori bakarrik,
ERRUSIARREK BETI ERABILI IZAN DITUZTELA BOLALUMA ARRUNT HAUEK!!!!

ja, ja, ja, ke kaña! :-D
Honela dio Pedro Duque espainiar astronautak errusiarrekin espazioan izan zeneko uneak gogoratzen dituen diario honetan.

Argi dago batzutan gauzak gehiegi konplikatzen ditugula :-D

Itziar

Itziar 2007-03-26 22:10 #1

nork esango zuen egunero eskutan izaten dugun bolaluma (osease, boligrafua) halako asmakizun aparta zenik?

ke kosas

bootxo

bootxo 2007-03-27 09:30 #2

Joe Borthuzai, arkatzaren mitoa  goitik behera bota didazu! ;-P
Ni oso lapitz-zalea naiz, bolalumak errebelatu egiten zaizkit eta ez didate inoiz ongi idazten uzten!

Utzi iruzkina: