Kategoria: bob_dylan
Pixkat berandu baina hemen da
Zaragozako Expoa hasi da dagoeneko eta Uraren Erakusketa Mundial honek bere kantua du edozein Futbol Mundial, Eurokopa, Olinpiada, San Fermin, herriko festa edo petanka txapelketaren moduan. Orain pare bat aste entzun nuen kantua lehen aldiz eta aukeraketa bikaina izan delakoan nago (zalatzak ditut ordea Expoak kantuaren esanahia errepetatzen ote duen...). Bob Dylanen A Hard Rain’s a Gonna Fall handia izan da aukeratua baina nola ez, bertsio berezi bat prestatu dute Zaragozako Exporako. Erakusketa Zaragozan izanik logikoa eta guzti da bertsioa burutzeko ardura Amaral taldeari ...
Bobekin hasi dugu eguna gaurkoan nerediamonden opari bati esker. Bukatu dadila eguna hasi dena bezain ondo.
Originala eta bertsioa, maixua eta ikasle txarrak, Saguesen debalde ikus daitekeena eta Belodromoan ikusi ahal izateko 100 eurotik gora ordaindiu beharrekoa, bihotza eta burua, barnekoa eta azalekoa, indarra eta kontrola. Bi bideoklipak ikustearekin nahikoa da bi izpiritu erabat ezberdin direla konturatzeko. Egunero gehiago gorrotatzen ditut Roliñak; beraiek bai like a rolling stone...
Beste egun luze bat izan zen atzokoa, egia esan ez nuen gauza handirik egin baina alperkeriak ere nekatzen du. Egin beharreko guztia egin eta etxera bidean nijoan zazpi pertsonentzat oilaskoa egiteko helburuarekin (afaltzera jendea gonbidatzeak alde txarrak ere baditu). Autotik jeitsi, Sebero Plazara enfilatu eta zer zen hura! Ez zen sebero Plaza, Zirko Mundiala zen! “Titititi tirirititi” Hogeibat ume diaboloaren eromenean murgilduta plastikozko jostailu harri eman eta eman. Diaboloek deabruaren abiaduran hega egiten zuten saltinbanki eta funanbulisten batere inbidiarik izan gabe. Ez al zen...