A hard rain's a Gonna Fall eta La Tormenta Llegará (Bob Dylan eta Amaral)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-06-24 14:54
3

Zaragozako Expoa hasi da dagoeneko eta Uraren Erakusketa Mundial honek bere kantua du edozein Futbol Mundial, Eurokopa, Olinpiada, San Fermin, herriko festa edo petanka txapelketaren moduan.

Orain pare bat aste entzun nuen kantua lehen aldiz eta aukeraketa bikaina izan delakoan nago (zalatzak ditut ordea Expoak kantuaren esanahia errepetatzen ote duen...). Bob Dylanen A Hard Rain’s a Gonna Fall handia izan da aukeratua baina nola ez, bertsio berezi bat prestatu dute Zaragozako Exporako. Erakusketa Zaragozan izanik logikoa eta guzti da bertsioa burutzeko ardura Amaral taldeari ematea. Kontua da hala ere, bertsioa Amaralek egitea Bob Dylanen erabakia izan zela, edo hori diote behintzat (a ze ohorea).

Kritika ugari sortu ditu bertsioak baina zer nahi duzue esatea, niri nahiko duina iruditu zait nahiz eta bertsioak nahiko arriskutsuak izaten diren normalean. Hementxe dituzue biak. Amaralen bertsioa lehenik eta Bob Dylanen jatorrizkoa ondoren. Zuek erabaki.

Paradoxikoa gero kantuaren letra… La Tormenta LlegaráEz ote dira itoko…

boligorria

boligorria 2008-06-24 17:11 #1

Puff, tarte handiarekin Bob Dylanena nahiago. Nire abesti gogokoenetakoa da eta Amaralena entzun nuenean, ez dizut ukatuko, haserretu egin nintzen. Eta Dylanek berak nahi izan zuen bertsio hori Amaralek egitea e? Bitik bat: edo gezurra da, edo adinak ez du barkatzen... Hala ere, Dylanek egin duen bertsio berria zozo samarra da; askoz hobea zen 1963koa.

indezent

indezent 2008-06-24 18:46 #2

jajajaja erabat ados. Agian beldur gehiegi eman zidan bertsioa Amaralek egin zuela etzuteak eta ez nion espektatiba gehiegirik eman. Hala ere, bertsio duina delakoan nago.

Normalean beti kritikatzen zaio bertsioa egin duenari eta onartu beharrean gaude mitoak bertsionatzea oso kontu konplexua dela.

Eta bai, Dylanek berak aukeratu omen zituen. Bere telonero izan omen ziren behin eta hori dela eta eman omen zien aukera. Hala eta guztiz ere, zaragozarrak izateak ere izango zuen bere eragina ez?

Zaragozan aserre daude batzuk aukeratua Enrike Bunbury izan ez delako. Hori ere entzutekoa izango litzateke... Nik behintzat nahiago

boligorria

boligorria 2008-07-02 22:30 #3

Jajaja, ez zen gaizki egongo Bunburyk egitea bertsioa. Badakizu zeren antza izango zuen? Raphael Martos, Linaresko txolarrearena...

Utzi iruzkina: