Kategoria: Bizitza
Bakardadeaz hitz-egiteko kemena aurkitu dut. Atzera begiratu eta askotan sentitu izan naiz bakarrik. Bakardadea izan dut askotan lagun bakarra. Isiltasunean nire buruaren jarioa entzun arazten zidan eta dit. Lehen, orain eta beti. Urte asko igaro dira bakardadea lehendabizikoz bizi nuenetik. Oraindik ere gogoratzen dut eskola denborako bakardadea. Batxilergoa ia guztiz ezabatua neukan nire buruan baina azken denboraldian ametsetan agertzen zaizkit ikastolako gela eta errekreo lekuak. Beti bakarrik. Nire buruari galdetu izan diot zergatik egiten zidaten ihes klasekoek, zergatik sentitzen ...