Etxetik at!

Seiehun eta berrogeita hamasei kilometrotara. Terapia gisa idazten.

Nola eragiten duten gure esperientziek aurrerantzean hartzen ditugun erabakietan. Gure erlazio sozialak guztiz aldakorrak dira jasan ditugun eskarmentuen erruz. Ze nolako arintasunarekin egiten diogun mespretxu edozeini, ze nolako inpunitatearekin baztertzen ditugun gure inguruan dauden nota desberdinak. Askotan ez dira izaten ardi beltzak alde batera uzten direnak, ardiz jantzitako otsoek baztertzen dituzte xuhurtasun handiz ardi txuri eta onak. Eta nik, animaliak ikaragarri maite ditudanez, esan beharra daukat, nahiz eta konparazio edo metafora hori egin arren, ez dagoela munduan, ot...


Bakardadea

1
olaspiurre@gmail.com 1730059088143 Etxetik at! | 2024-11-07 16:28

Bakardadeaz hitz-egiteko kemena aurkitu dut. Atzera begiratu eta askotan sentitu izan naiz bakarrik. Bakardadea izan dut askotan lagun bakarra. Isiltasunean nire buruaren jarioa entzun arazten zidan eta dit. Lehen, orain eta beti. Urte asko igaro dira bakardadea lehendabizikoz bizi nuenetik. Oraindik ere gogoratzen dut eskola denborako bakardadea. Batxilergoa ia guztiz ezabatua neukan nire buruan baina azken denboraldian ametsetan agertzen zaizkit ikastolako gela eta errekreo lekuak. Beti bakarrik. Nire buruari galdetu izan diot zergatik egiten zidaten ihes klasekoek, zergatik sentitzen ...


Amama

olaspiurre@gmail.com 1730059088143 Etxetik at! | 2024-11-02 14:24


Bigarrenez

olaspiurre@gmail.com 1730059088143 Etxetik at! | 2024-10-31 17:09


Lehenbizikoz

1
olaspiurre@gmail.com 1730059088143 Etxetik at! | 2024-10-27 21:31

Bizitzaren ekuatorera iristean berrasmatu beharra dagoela dirudi. Sekula nire lekua aurkitu ez dudanean, orain, tristurak jota, minaren bidez, nire bizitza berrorientatu beharrean aurkitzen naiz. Etxetik seiehun eta berrogeita hamasei kilometrotara aurkitzen dut nire burua. Gaztetan ez nuen distantzia nabaritzen, orain berriz, ikaragarrizko pisua dauka niretzat kilometrotan neurtzen den hori. Etxe-minak jota eta ezin txertatu gaixotasun gogor honen aurkako sendagairik. Idaztea pentsatu dut, baina zein gogorra den oroitzapenei laguntza eskatzea. Zein gogorra den memoria dominatzea. Ka...