Kategoria: Animaliak
Nola eragiten duten gure esperientziek aurrerantzean hartzen ditugun erabakietan. Gure erlazio sozialak guztiz aldakorrak dira jasan ditugun eskarmentuen erruz. Ze nolako arintasunarekin egiten diogun mespretxu edozeini, ze nolako inpunitatearekin baztertzen ditugun gure inguruan dauden nota desberdinak. Askotan ez dira izaten ardi beltzak alde batera uzten direnak, ardiz jantzitako otsoek baztertzen dituzte xuhurtasun handiz ardi txuri eta onak. Eta nik, animaliak ikaragarri maite ditudanez, esan beharra daukat, nahiz eta konparazio edo metafora hori egin arren, ez dagoela munduan, ot...