Urte amaieran gauza berriak
Ia hilabete igaro da azken aldiz hemen idatzi nuenetik. Gauza ugari gertatu dira egun hartatik baina garrantzitsuena nire buru barruan gertatu dena da. Erabaki bat hartu dut eta egiten saiatzen hari naiz.
Nere fobia edo beldur sozialari uko egitea pentsatu nuen eta ikaragarrizko lana ematen hari zait. Guda baten barruan egongo banintz bezala sentitzen dut neure burua. Lehendabizikoz kurtso batean sartu naiz, itsu, zertarako balio ote duen ere begiratu gabe; gauza inportanteena zen jende artean egotea eta horretan nabil.
Ze zaila den besteenganako pazientzia lantzea, ez nuen horrela gogoratzen eta orain bertan sartuta kriston lana ematen dit, depende eta ze nolako pertsonalitatek burua berotu eta ikaragarri haserretzen naute. Ez naiz izango ote orain “kontrol de la ira” edo deritzonaren prozesuan sartu beharreko pertsona bat? 2024-a zoratzeko moduko urte bat izan dela esan dezaket baina azken hau mukurua izango litzateke.
Egun batzuk daramatzat egunero klasetara joaten, egunero irakasleari aukera berri bat ematen, eta neure aukerak ez dira bukaezinak. Ulertu dezaket tamalez solaskide bat begi txarretik sartu izana, eta alde batera uztea, bion onerako, baina ezin dut prozesatu hezitzailea hain txarra izatea (kurtsoa heziketari buruzkoa da). Hau ez da kimika kontua, didaktika falta baizik. Azkenean, kurtsoan sartu nintzen nire mundu psikologikoan dauden akats edo narrioak lantzeko, eta borroka hori alde batera utzi behar izan dut, aurrean dudana askoz ere gogorragoa delako.
Konturatu naiz behin kalean egonda, edo gelan, nire arazo sozialak pikutara joaten direla, izugarri ondo pasatzen dut jende artean eta erlazio lanetan, baina nire jasankortasunak gaitasun ezean ez dauka pairamenik. Ezin dut irakaslea begien aurrean izan, zer egin dezaket orain? Neure burua popatik hartzera bidali adibidez, neure barne mundua lantzeko garaia iritsi da eta agian 2024rren urteak pazientzia lantzen irakatsiko dit. Mahatma Gandhik esaten zuen, pazientzia galtzeak guda galtzea zekarrela. Ikusiko dugu denborarekin, hori bai, kurtsoa bertan behera ez ba dut usten. Nork daki.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: