Kategoria: biotopo
Zumaia eta Deba arte marearteko zabalunea urtebeteko epean biotopo babestua izango dela adierazi du Esther LarraƱaga Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak, Zumaiara egin zuen bisitan.Sailburuak Algorri zentroan adierazi zuenez, Zumaia-Debako marearteko zabalgunea biotopo babestu izendatzeko egitekoak joan den uztailaren 7an hasi ziren formalki, prozedura hasteko agindua EHAAn argitaratu zenean. Bere esanetan, prozesuak badu berezitasun bat; herritarren partaidetzaren alde egitea, alegia: "Partaidetza horri ateak zabaldu nahi izan dizkiogu; foroak antolatu eta herritarrak erabakiak h...