Kategoria: bilbu
Bilduren zerrenden baliogabetzea salatzeko Euskal gehiengo sindikalak kalera ateratzeko deialdia luzatu die langileei Gaur gehiengo sindikalak Espainiako Auzitegi Gorenak Bildu koalizioaren zerrenda guztiak baliogatzearen aurrean balorazioa egiteko prentsaurrekoa eskaini du Bilbon. Maiatzaren Lehenean iragarri bezala, langileriaren aurkako erasoen aurrean gogor erantzungo duela berritsi du bertan. Bide honetan, datorren ostiralean eguerdiko 11:30etan hego Euskal Herriko lantoki, poligono eta lau hiribuetan (Donostian Bulebarrean, Gasteizen Korreos plazan, Iruñean Udaletxe aurrean eta Bil...