Maiatzak 6 | Eskubide guztiak DENONTZAT, ilegalizaziorik ez!!!

labmetrobilbao 1456150638937 LAB Metro Bilbao | 2011-05-03 00:00

Bilduren zerrenden baliogabetzea salatzeko Euskal gehiengo sindikalak kalera ateratzeko deialdia luzatu die langileei

Gaur gehiengo sindikalak Espainiako Auzitegi Gorenak Bildu koalizioaren zerrenda guztiak baliogatzearen aurrean balorazioa egiteko prentsaurrekoa eskaini du Bilbon. Maiatzaren Lehenean iragarri bezala, langileriaren aurkako erasoen aurrean gogor erantzungo duela berritsi du bertan. Bide honetan, datorren ostiralean eguerdiko 11:30etan hego Euskal Herriko lantoki, poligono eta lau hiribuetan (Donostian Bulebarrean, Gasteizen Korreos plazan, Iruñean Udaletxe aurrean eta Bilbon Zirkular plazan) elkarretaratzeak egingo ditu.

ELA-LAB-STEE/EILAS-ENHE eta HIRU sindikatuek espainiako auzitegi gorenaren erabakia salatu eta espainiar gobernuari Euskal Herrian inposatzen ari den politika alda dezala exijitzeko garaia dela esan dute. Bestetik, Bildu legez kanpo uztea erabaki antidemokratikoa izateaz gain, bereziki langileei eragiten dien erabakia dela salatu dute. "Demokraziarik gabe ez dagoelako gure eskubideen aldeko bidea egiteko aukerarik".

Gehiengoak gogoratu du demokrazia ez dela bozkatzen, "demokrazia gure ordezkari instituzionalak libre eta demokratikoki hautatu ahal izatea da" eta horretarako ezinbestez aukera guztiak ziurtaturik egon behar dutela aldarrikatu dute.

BILBOKO DEIALDIAK:

  • Plaza Biribila
  • Eusko Jaurlaritza (Kale Nagusia 85)
  • Foru – Ogasunan (Kaputxinos)

Eskuorria

Kartela

 


Utzi iruzkina: