Gabon! Batez ere azken boladan konturatu naiz Blogak.com-i gauza garrantzitsu bat falta zaiola: bilatzailea. Bilatzailea esaten dudanean tag eta izen bilatzailea dinot. Izan ere, pertsona batzuen blogetara edo egun batean norbaitek idatzi zuen artikulu bat irakurtzeko aukerarik ez dugu beraren izenaz gogoratu ezean. Honekin guztiarekin esan nahi dudana zera da; nahiz eta artikuluetan tag bat edo batzuk idatzi zaharra egiten denean galdu egiten dela interneteko zulo sakonean eta ez dela batere bidezkoa. Adibidez, orain dela gutxi gelakide batek esan zidan bere Flickr-eko argazkiak ikusteko,...