Kategoria: bigott
Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik egin. Aspaldi erabaki genuen bizitzan behin (gutxienez) bisitatu beharreko jaialdi honetara joan behar ginena baina azkenean, partaide ere izan ginen (bizitza osoan ahaztuko ez dugun ohore bat zalantzarik gabe). Eguerdi aldera iritsi ginen Sarara eta seiterdiak aldera hasten ziren Agorrekako kontzertuak. Hasiera-hasieratik sumatu genuen gure inguruan Usopopen inguruan hainbeste aldiz entzun genuen giro magikoa eta berarekin bat egiteko edo, errekurrentea dugun ohitura bati ekin genion, garag...
Beste hainbeste talderen moduan Diegoren bidez ezagutu nuen beti sudur puntan jartzen zaiona egiten duen geinu aragoitar hau. Goierri Irratian eskaintzen zizkigun saio orgasmiko zein aberasgarri haietako batean izan zen. “This is The Beginning of a Beautiful Friendship” diska kaleratu berriarekin azaldu zen estudiora eta “Dead Mum Walking” kantuarekin aurkeztu zigun. Western itxura hartu nion kantu harri eta diska osoan murgiltzen hasi aurretik, kutsu hartako katu gehiagorekin topatuko nintzelakoan nintzen. Akats larria. Bigotten diskografia entzun duen edonork badaki tipo hau etiketatu edo...
Urte berri bat, JAZPANA! Fest berri bat! JAZPANA! Fest krisis mode hori bai... Inoiz baino konplexu zein nekezagoa izan da jaialdia errealitate bilakatzea baina behin kartela muturren aurrean dugula, pozik baino gehiago gaudela esan dezakegu azken emaitzarekin. Izen handiak, goruntz doazen talde gazteak, banda mitikoak, herriko jendea, argazkilaritza, saskibaloia, skatea eta guztia nola ez, DEBALDE! Horiek dira dagoeneko laugarren edizioa duen jaialdi honen ezaugarriak eta guztiak mantentzea lortu dugu beraz, zer nahi duzue esatea? Oso gustora gaude. JAZPANA! Fest 2012 urriaren 26 eta 27a...