Garbitu dute Axpeko koban botatako hondakina eta txosten teknikoen emaitzen zain daude erruduna nor den jakiteko. Busturiko Axpe auzoko San Pedro kobazuloan gasolio isurketa bat egon zen abuztuan. Bilboko Zientzia Espeleologikoen Elkarte bat izan zen gertatutakoaren berri ematen lehena eta hortik hedabideetara zabaldu zuen. Dagoeneko, garbitu dute kobazuloan botatako hondakin guztia. Baina, Busturiko Udalak, txosten teknikoen emaitzak ezagutzen dituen momentuan, isurketa horren erruduna salatzeko asmoa erakutsi du. Axpeko San Pedro kobazuloan, saguzarren bost espezie biltzen dira, horietak...