Zinema ona, jatorrizko bertsioan eta euskaraz azpititulaturik. Eta dohainik. Ea ohitura bihurtzen dugun:* Bidarten, astelehenean, arratsaldeko 19:30tan "The Chase"Sarean jatorrizko bertsioak hemen azpititulatzen dira elkarlanean: Azpitituluak.com. Eta orri honek bere egiten duen leloarekin bat eginez: Jatorrizko bertsioen eta kultura - truke librearen alde!


             "DEUSTURA UDAZKENEKO KULTURA" izena dakarren kultur egitarau oparoa antolatu du lehenengoz Deustuko Bidarte Udaltegiak aurtengo azarorako. Eskaintzaren zati bat berbaizurekin elkarlanean irudikatu du Udaltegiak, eta bereziki interesgarriak ikusten ditugun aleen artean, jarraian datozenak nabarmen: * Azaroak 15, astelehena, 19:30tan Bidarten: "60.ko Zinea: THE CHASE" (jatorrizko bertsioa eta azpitituluak euskaraz) * Azaroak 19, barikua, 18:00tan eta 19:30tan Bidarten: "Zientzia aztertu zirkuitua: GRABITA...