Abuztuaren amaieratik hona eguneroko kontu bihurtu dira ilarak eta jendetza Metro Bilbaok Ansio, Areeta, San Inazio eta Zazpi Kaleetako geltokietan dituen Bezeroen Arretarako Bulegoetan. Hasieran udako ordutegiak eragingo zituela pentsatu genuen, baina neguko ordutegiarekin hasi direnetik, lau bulegoak 8:30etik 19:30era bitartean itxi gabe ari direla, segitzen dute itxaronaldi luzeek eta bezeroen haserrealdiek, behin eta berriro. Metro Bilbaoren arduradunek ondo baino hobeto dakite 26 urtetik beherakoentzako urteko txartelak (gazte-txartelak) ikasturtea hastean berritzen direla gehien eta,...


Azken iruzkinak