Kategoria: berde
(Unai Brea, Argia 2325. alea 2012-05-29)Ekainaren 20tik 22ra egingo da, Brasilgo Rio de Janeiron, Garapen Jasangarriari Buruzko Nazio Batuen Biltzarra, Rio+20 izenaz ezagunagoa, 1992an hiri berean egin zen Lurraren Gailurra gogoan. Goi-bileraren ardatza ekonomia berde deritzona izango da, hau da, “karbono emisio baxuak eragin eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen dituena”, NBEren hitzetan. Ahots kritikoen –batez ere ekologisten– ustez, berniz geruza hutsa baizik ez da ekonomia berdea, ez baitu ezbaian jartzen hazkundearen logika. Bioerregaiak ekoizteko landatutako eremu ...
berriatikIñaki Barcena eta Rosa Lago. Ekologistak Martxan-eko kideak - I. PetxarromanIñaki Barcena eta Rosa Lago entzule gisa egongo dira presidente eta gobernuburuen bileran, baina parte hartuko dute, bete-betean, gaur hasiko den Herrien Bileran.Euskal Herriko ordezkari batzuk ere izango dira gaurtik hilaren 23ra Rion izango den Herrien Bileran.Rioko goi bilerari garrantzi handia aitortu izan zaio. Zertan datza haren ekarpen nagusia, zuen ustez?IÑAKI BARCENA: 1992an Ipar industrializatuaren eta Hego azpigaratuaren arteko akordio bat egon zen, eta garapen iraunkorra jaio zen, ekonomia eta e...