Kategoria: benito
Barreiatzen egitasmoak 11. geltokia du gaurkoan. Eta horretarako Benito Fiz dugu laguntzaile, AEKko kidea eta Karrajua blogaren gidaria.Euskal soziolinguistika kontzeptua eta dibulgatu aditza ezkondu guran gabiltza hemen. Ez dakit eurak biak ezkontzeko asmotan dabiltzan, ezta sikiera maiteminduta dauden ere, baina ezkontza horretarako alea ipintzen saiatuko naiz.Saiatuko naiz puntu batean zentratzen. Dibulgazioa komunikazioa da: emaile, mezua eta hartzailea katea da beraz: nork nori eta zer. Eta dibulgazioaz ari bagara, esango nuke “Nori” horri erreparatu behar zaiola nag...
Aurreko igandean hitzordua geneukan Amaraunerako Bizkaia Trio-kook (Gorriti, Ben - Ito eta servidora). Baina amaitu ostean pintxopote beharrean Joxe eta Nickdutnikekoekin geratuta nengoen ez dakidalako ezetz esaten. Tira eta beste arrazoi batengatik: Zein blogariri ez zaio bere zilborrari blogari buruz hitz egitea gustatzen, ein? Eitb-ren egoitzara hurbiltzen ari nintzela Keops-en Piramidearen San Mames Barriaren lanetarako sarreran ezer onik iradokitzen ez zidan mezu batekin egin nuen topo:Beraz, ohi baino urduriago elkartu nintzen Benitorekin eta arin baten heldu zitzaigun Patxi bil...