Kategoria: behatokia
Aguraingo zenbait arlotan euskara ez dago bermatuta. Atal honetan, leku, une, lanpostu... horiek jaso nahi ditugu. Zuen informazioa behar dugu. Bidali eta hemen gehituko dugu: - Musika eskolan zenbait irakasle kontratatzen dituzte euskara jakin gabe.- Helduentzako kirol ikastaroetan ez dago bat ere euskaraz.- Aguraingo jaietan umeentzako ekitaldi batzuk erdera hutsean kontratatzen dira.- Aguraingo helduen mediku ia guztiak erdaldunak dira.- Aguraingo Eroski hipermerkatuak ez ditu euskaldunak kontutan hartzen. Begira bestela kanpoan dagoen Parking kartela. PARKING GRATUITO. Mesedez atzera ez...
Urdaibaiko Patronatuak padura lehenera ekarri nahi du eta bitartean hegaztientzako gune erakargarri bilakatu. Urdaibaiko Patronatuak urmael bat egin nahi du San Kristobalgo hareatzan, hegaztiak erakartzeko eta orduan jendeak hegaztiak hurbilagotik ikusteko aukera euki dezan. Oraindik proiektua aztertzen ari dira. Ekologista, biologo, ornitologo eta baita bizilagunekin elkartu dira Patronatuko arduradunak proiektuaren inguruko iritziak eta ideiak jasotzeko. Iradokizunen artean, batzuk dagoen moduan mantetzearen alde agertu dira. Baina Urdaibaiko Patronatuak padura lehenera ekarri nahi du. ...
Zer Patxi? Zer dugu klon berri hau? Gure eskubideak bermatzeko tresna? Zer, euskaldunoi adarra jotzen berriro? Egina dagoena berregiten denbora galdu beharrean, zergatik ez eskubideen bermatzeko benetako politikak zehazteari ekin? Euskal Herri osoko euskaldunok badaukagu gure hizkuntza eskubide urraketak non salatu eta eskubideen alde egindako lanak non saritu. Azken 5 urteetan berebiziko lana egin duena gainera, www.behatokia.org helbidean aurki dezakeguna. Hamaika aldiz jasoko zituen zure administrazioak bertatik bideratutako kexa edota iradokizunak, eta zer egin duzue zuek? Ze neurri har...