AGURAINgo EUSKALGINTZA

Euskara elkarlanean nahi dugu

 Aguraingo Euskalgintzak Udalari elkarlana eskatzen dio.   Euskara denona da, elkarrekin lan egin behar dugu. Gu, euskalgintzakoak prest gaude Udalarekin euskara normalizatzeko.   Bidea ez da bakoitzak nahi duena egitea. Denon artean adostea, hitz egitea, ados ipintzea, elkarrekin lan egin nahi dugu.   Euskara ondare kulturala da, denon altxorra da. Inork ezin du bereganatu.   Aguraingo Euskalgintzak Udalari zera eskatzen dio: goazen denon artean euskara bultzatzera, denon iritziekin, denon nahi eta beharrekin.


Aguraingo zenbait arlotan euskara ez dago bermatuta. Atal honetan, leku, une, lanpostu... horiek jaso nahi ditugu. Zuen informazioa behar dugu. Bidali eta hemen gehituko dugu: - Musika eskolan zenbait irakasle kontratatzen dituzte euskara jakin gabe.- Helduentzako kirol ikastaroetan ez dago bat ere euskaraz.- Aguraingo jaietan umeentzako ekitaldi batzuk erdera hutsean kontratatzen dira.- Aguraingo helduen mediku ia guztiak erdaldunak dira.- Aguraingo Eroski hipermerkatuak ez ditu euskaldunak kontutan hartzen. Begira bestela kanpoan dagoen Parking kartela. PARKING GRATUITO. Mesedez atzera ez...


Lautadako aekBaietz Euskara ElkarteaAguraingo IkastolaAguraingo Ikastolako Euskara BatzordeaAguraingo ClaretiarrakAguraingo Bertso EskolaBai euskarai Akordioaren Zuzendaritza Batzordea


Bilerak Udaletxean: aek eta baietz euskara elkarteaEuskararen Jarraipenerako Udal Batzordean eskatu 3 aldarrikapenakUdal Erregistroan eskatu 3 aldarrikapenak Gobernuan tratatzeko. Erantzunik ezBilera Udaletxean: Kontseilua - Udala - Euskalgintza  


Agurainen euskaraz antolatzen diren ekitaldiaz, taldeaz... informatuko dugu. Bidali itzazu zure proposamenak. - Azaroak 7, ostirala, euskaltegian, 18:00etan Baietz Euskara Elkartearen ikasturte hasierako bilera. Lotura www.blogari.net/baietz- Azaroak 21, ostirala, astorreka elkartean, bertso-afaria. Lotura www.blogak.com/laube- Azaroak 23, igandea, Harresi aretoan, 17:30etan haurrentzako antzerkia: Handitan antzezlana. - Azaroak 29, larunbata, Gasteizko Mendizorrotza Polikiroldegian, Euskaraz Bai kanpainaren jaia. Lotura www.euskarazbai.org- Azaroak 30, igandea, Harresi aretoan, 17:30etan,...


Zure e-maila bidatzen baduzu euskararen inguruan dauden mugimenduak, agenda, berriak... jasoko dituzu. Helburua zein da? Agurain eta inguruko euskaldunak infomatuta egotea. Hasi berriak gara. Orain arte 20 e-mail ditugu. Bidali zurea


Azken urteotan euskararen normalizazioa eta erabilera inguruko erabakietan Aguraingo Udalaren jarreraz kezkatuta, euskalgintza arloan lan egiten dugunok gure kezka eta iritzia plazaratzea erabaki dugu. BERRIA http://www.berria.info/paperekoa/IRITZIA/2008-11-27/006/007/ZUZENDARIARI._Emakume_presoak_Aguraingo_Udalak_euskarari_bai_BITTOR_TREBIÃ’.htm NOTICIAS DE ALAVA http://www.noticiasdealava.com/ediciones/2008/12/02/opinion/d02opi4.1092045.php