Kategoria: barne_kontraesanak
Beti maitatu dut sorterria: Santurtzi, Mamariga. Kanpora irteten nintzenean, oporraldian zela, lanerako zela, itzultzeko irrikan egoten nintzen lehenengo hamobastaldiz aurrerantzean. Itzuli eta den-denari ematen nion begia, sekulan ez izandako tokia bailitz lez: hormetan inkatutako afitxei gizarte bizimoduaren azken getaeren berri laburtua hartzearren; itxitako negozioei (gehienak) eta zabaldutako berriei (gutxienak); kalean jazotako pitzadura (+) edo konponketei (-);... Kanpoan urteak emanaren antzera ibiltzen nintzen. Aspaldi batean, sorterritik beste inora bizitzera joateko aukera...